XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9. Txokoketan Hauek, berriz, txokoketan jolasten ari dira.

Bost haur dira.

Lau, nor bere txokoan, eta bestea erdian.

Txokoz aldatzerakoan ALDAI! esaten dute.

Baina argi ibili behar dute, bestela erdikoak zokoa harrapatuko die.

Eta ez ahaztu ALDAI! entzundakoan beharrezkoa dela txokoz aldatzea.

10. Ur-lehorka Hauek ur-lehorka jolasten ari dira.

Begira: Jolaslekuaren erdian marra bat egiten da.

Marratik alde batera ura dago eta bestera lehorra.

Jokuzainak URETARA! esaten duenean, denek uretara salto egin behar dute eta LEHORRERA! esaten duenean, ba, lehorrera.

Batek huts egiten badu, kanpora doa.

Marrazkian jertse marraduna daukan mutikoak huts egin du.

Ba al dakizu zergatik?

LEHORRERA... LEHORRERA... ¡URETARA!.